XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ETXE ETA GORTEKO ALKATE SALA GOBERNU LIBURUAK. ANALISI DOKUMENTALA 1. Serie dokumentala

1.1. Izendapena: Gobernu liburuak, urteko Salak sortu eta bertara iritsitako panel bilketak osatua.

1.2. Definizio: formatoagatik liburuak dira, baina Salaren epaien ondoan doazen dokumentu mota guztien bilkura da.

1.3. Kodigoa: 1.4. Kanpo ezaugarriak: - Klasea: textual eta grafikoa-kalitate askotako kaligrafia, textu eta oharretan esku ezberdinen ugaritasuna.

- Soportea: papera.

- Formatoa: pergaminoan jositako liburuak, 300-700 foliotakoak (batzutan mila folio baino gehiagokoak); bertan josi dira orden kronologiko handirik gabe Salan azaldutako dokumentuak, jasoak nahiz sortuak, folio tamaina nahiz koartila tamainakoak, baita handiagoak ere (bandoak, kartelak, ordarauak), textudun folioak nahiz txurian daudenak, batzutan ezabatuak baina ez gehienak eta foliatu gabe daudenak.

Batzutan, bereziki 1613-1620 urte bitartean, haseran Salaren gobernu onari buruzko dokumentuak ipintzen dira (alkate zerrendak, astekariak, aldarriak) erabilera itsek azaltzen duten bezala.

Batzutan ez dira zenbakitzen, urteko lehenengo epaiez hasten da.

Ematen diren lizentziak tomoaren azken aldera biltzen dira, orden kronologikorik eta foliatu gabe.

Froga bezala aurkezturiko zenbait dokumentu egoera txarrean dago, zakartuak, josiak eta itsasiak, beste batzu beranduago sartu dira eta atera egin direlako daude bananduak; beste batzu ez dira itzuli eta folio horiek falta dira.

Batzu ireki gabe josiak daude, irakurketa ezinezkoa delarik.

Erabilera handiko liburuak direnez, garai hartan gestio administratiborako eta gaur egun ikerketarako, beren egoera larria da, soken loturagatik azalak hautsiak dituzte eta dokumentuak ere zaharkituak.

Paperean, eskuizkribatuak eta inprimatuak dauden dokumentu textualekin batera (batez ere Kontseiluaren inprentakoak, ordenantzak, txartelak, tituloak, ordenak) eta pergaminoren batekin, planu eta irudiak ere badaude, orri argitzaile bat utzita atera direnak bildumarako.

Liburuen izenburua azalean agertzen da, seriearen izenarekin Salaren Epai eta Lizentziak, ondoren urtea eta Kontseiluaren liburu zerrendan orden zenbakia (1197-1409 zkia), generalean akatsik gabeak.